Artikako kirol pistaren ingurua egokitzeko lanak
Hainbat lan eginen dira, erabiltzaileak erosoago aritzeko eta Artikako kirol pistaren estetika hobetzeko. Lehenik eta behin, argiak paratuko dira, argi naturalik ez dagoenean edo argi hori nahikoa ez denean pista ere erabiltzeko. Ordutegia pistako araudiaren arabera arautuko da, auzokideei trabarik ez eragiteko, hau da, pista erabili ez daitekeen orduetan zaratarik eta oihurik ez izateko.
Bestalde, pistako itxitura osatuko da, 1,50 metroko altuera duen hesi baten bidez (gaur egun, hesia bi hondoetan eta alde bakoitzaren hasieran besterik ez dago). Horri esker, aldi berean erabili ahal izanen dira kirol pista eta inguruko uztaia, azken horretan patinajean eta txirrindularitzan aritzeko. Era berean, baloiak ez dira uztaiaren eremura aterako, edo baloi gutxiago iritsiko dira.
Halaber, beste hesi bat aldatuko da, hots, espaloiaren kirol eta aisiarako eremua zedarritzen duena. Hesi berria zurruna izanen da (egungoa malgua baita) eta ez da horren altua izanen (metro batekoa, gutxi gorabehera). Ez du perimetro osoa aldatuko, Leonor Akitanikoa kaleko espaloiarekin mugakide den aldea eta beste tarte txiki batzuk baizik.
Azkenik, egungo lorategia hobetu, eta behar den eremuetan ereintza eginen da. Lan hori behin-behinekoa izanen da. Izan ere, hirugarren fasean, aisiarako eremuak paratuko dira, hormigoizko zolarekin.