EZKABA MENDIA
Ezkabako Parkea sortzeko proiektua, berriz ere abian
Udalak eta Iruñerriko Mankomunitateak hitzarmena sinatu dute, Ezkaba Parkea sortzeko lehen fasea gauzatze aldera. Proiektua 2010ean geldiarazi zen, eta orain alde inplikatuek jarraipena eman diote. Ezkaba mendiaren gainerako udalerri jabeek ere sinatu dute (Berriogoiti, Aitzoain eta Artikako Kontzejuek barne), eta hitzarmenaren helburua da udalerri horien eta Iruñerriko Mankomunitatearen eskubideak eta betebeharrak ezartzea, lehen fasea garatze aldera. Horrela, toki entitateek betebehar batzuk hartuko dituzte bere gain; besteak beste, proiektuaren baitan dauden lurrak kudeatzeari dagokion informazioa ematea, parte-hartze prozesuan elkarlanean aritzea, eta mendia hobetzeko erabakitzen diren gastuak ordaintzen laguntzea. Mankomunitateak, bestalde, konpromisoa hartuko du behar adina baliabide proiektua taxutzera bideratzeko; parte-hartze prozesua zuzentzeko; lan taldea erakunde ofizialen aurrean ordezkatzeko, proiektua tramitatzen den bitartean, eta behar diren baliabideak lortzen laguntzeko proiektua finantzatze aldera.
Proiektuaren xedea da mendiaren erabilerak zehaztea, eta mendia ingurumenaren aldetik lehengoratzea, hainbat ekintza eginez, hala nola bidexkak berrantolatuz, edukiontziak paratuz, eta seinale eta informazio-taulak jarriz, besteak beste.