‘Familia + Euskara’ zikloa
Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko ziklo bat antolatu du haur txikiak dituzten familiei zuzendua, hainbat jarduerekin: tailer formatiboak, jolasak ikasteko tailerrak eta jostailuen erakusketa.
Urtero bezala, Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko ziklo bat antolatu du seme-alaba txikienei euskara ikasteko prozesuan nola lagundu jakiteko, gurasoak euskaldunak izan ala ez.
Ikasi eta praktikatu familiartean euskarazko jolasak
Zikloa 3 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako bi tailerrekin hasiko da. Familia giroan euskara erabiltzeko jolasen eta bestelako jolas-baliabideen erreferentziak eskainiko dira, familian praktikatu eta dibertitzeko formatu ludiko batean. Lehen tailerra azaroaren 7an, ostirala, Berriogoitin eginen da eta bigarrena azaroaren 20an, asteazkena, Artikan.
Elebitasunean bizi
Azaroaren 7an, asteartea, txikiak (0-3 urte bitartekoak) dituzten familiei zuzendutako tailerra izanen da ‘Nola lagundu zure umeei bere hastapenetan euskararekin’. Bertan, beren bizitzako lehen fasean elebitasunaren bidean laguntzeko gakoak eskainiko dira. Euskara hizkuntza nagusia ez den familiei zuzenduta dago bereziki.
Bestalde, azaroaren 15ea, asteazkena, Artikan ere, Maddalen Aristegik (EBETE) ‘Nola lagundu gure seme-alabei eskolan euskararekin’ tailerrean, hainbat gako emanen digu gure seme-alabei euskararekin eskolan laguntzeko, bereziki zuzendua seme-alabak jada D ereduan eskolatuak dituzten familiei.
Jolas eta jostailuen erakusketa
Zikloa amaitzeko, euskarazko jostailuei buruzko erakusketa bat jarriko da abenduaren 9tik 11ra, Artikako María de Maeztu Kultur Etxean. Merkatuan diren euskarazko jolas eta jostailu sorta zabala jarriko da ikusgai, era askotakoak. Erakusketan, gainera, Dindaia Fundazioko begirale bat arituko da bisitariei informazioa eta aholkularitza ematen.
Agenda atalean ekitaldi bakoitzaren ordutegiak eta kokapena agertuko dira.
Jarduera guztiak doakoak dira, baina tailerretan parte hartzeko aldez aurretik 012 telefonoan izena eman behar da.
– Azaroaren 7ko tailerra (Berriogoiti). Izenematea azaroaren 4tik 6ko 13:00ak arte (info)
– Azaroaren 13ko tailerra (Artikaberri). Izenematea azaroaren 6tik 12ko 13:00ak arte (info)
– Azaroaren 20eko tailerra (Artikaberri). Izenematea azaroaren 13tik 19ko 13:00ak arte (info)
– Azaroak 26ko tailerra (Artikaberri). Izenematea Haurtzaindegi Zerbitzurako, azaroaren 20tik 25eko 13:00ak arte (info)