2018ko azaroak 28
Herri kontsultarako prozesua eskariaren araberako garraioaren ordenantza onesteko
Udalak prozesu parte-hartzaile bat ireki du “Berriobeitiko Udaleko eskariaren araberako garraio zerbitzua arautzeko udal ordenantza” onesteko. Interesatuek abenduaren 16ra arteko epea izanen dute prozesuan parte hartzeko, eskabide orokorra Berriobeitiko Udaletxean aurkeztuz edo ekarpenak nahiz proposamenak ayuntamiento@berrioplano.es helbide elektronikora igorriz.
Ordenantzak eskariaren araberako garraio zerbitzua arautu nahi du; zehazki, Berriobeitiko Udalak Ballariain, Elkarte, Oteiza, Añezkar, Larrageta eta Lotzako kontzejuetara nagusiki zuzentzen duena.