Berriobeitiko etxe zaharren izenak biltzeko beka
Beka honen bidez, Berriobeitiko udalak udalerriko etxe zaharren izenak (oikonimia) biltzeko proiektua garatu nahi du. Proiektuaren oinarria J.L. Gil Berriobeitiko bizilaguna izan zenaren lana dugu.
Berriobeitiko udalak zendeako etxe zaharren izenak (oikonimia) biltzeko proiektua garatu nahi du. Proiektu hori aurrera ateratzeko hainbat beka eskaintzea aurreikusten du udalak, proiektu honek dituen faseak asetzeko.
José Luis Gil Jimenez Berriobeitiko bizilaguna izan zena, urte luzez aritu zen udalerriko historia ikertzen, besteak beste, udalerriko oikonimia ‒etxe zaharren izenak‒ biltzen, baina 2022an hil zen, lana bukatu gabe zuelarik.
Hain zuzen ere, hori litzateke beka hauen helburua, J.L. Gilek hasitako bilduma abiapuntu harturik, Berriobeiti udalerriko herrien oikonimiaren bilduma osatu eta argitara ematea.
Lehenengo bekaren helburua hau da: orain arte J.L. Gilek urtetan bildutako materialaren azterketa eta balorazioa egitea. 3.000 euroko beka da eta azterketa garatzeko epea 2025eko irailetik abendura bitartean.
Horretarako lanean bekadun eginkizunetan arituko den pertsona bat hautatu nahi da.
Deialdiaren oinarriak hemen.