TXAKUR ETA PERTSONEN ARTEKO ELKARBIZITZA-GUNEA ARTIKAN
Txakur eta pertsonen arteko udalerriko lehenengo elkarbizitza-gunea kokatuko da, Artikako kirol hiritik hurbilen dagoen tontorraren gailurrean. Gune berri honetan, txakurrak aske egon daitezke, baina, edozein kasutan ere, txakurren jabeek txakurrak kontrolpean izan beharko dituzte eta txakur bat izateak ekartzen dituen betebeharrak bete beharko dituzte, esaterako, euren kakak jasotzea. Halaber, gune honetatik kanpo, txakurrak loturik eramateko beharra ezartzen duen arautegia indarrean dago.
Gune hau prestatzeko lanak hasi dira eta sarbide gisako hainbat ate jarri dira. Gunea heskai batekin mugaturik izanen da eta ez dira hesiak jarriko; soilik ateak sarbideetan. Hor dagoen iturria, txakurrek edan ahal izateko egokituko da, paperontzi bereziak jarriko dira eta, sarbideetan, informazio kartelak jarriko dira.
Gune hauen helburua hau da, txakur eta pertsonen arteko elkarbizitza sustatzeko aisialdi-eremu bat izatea. Gunea handiagoa eta hesirik gabekoa izanik, txakurrek ez dute estresik pairatzen eta txakurrekiko zein pertsonekiko sozializazioa hobetzen da. Esperientzia pilotua da eta emaitzak onak badira, beste tokitara zein kontzejuetara zabal liteke.
Kirol-pista berriaren bigarren fasea gauzatzeak egun dagoen txakur-pixa eremu bat desagertzea ekarriko du. Horri konponbide bat emateko balioko du gune berri horrek eta honen abiapuntua auzokide batzuen ekimena izan da. Izan ere, azterketa sakon bat egin ondoren, proposamen zehatz bat aurkeztu zuten. Talde hau elkarte gisa eratu da eta aurki ekimen eta ikastaroak antolatzea aurreikusten dute, txakur eta pertsonen artean elkarbizitza sustatzeko helburu.
